11 urtetik gorakoentzako irakurketa solasaldiak emango dio amaiera aurtengoz, Sutegi udal liburutegiaren eskaintzari. Astelehen honetarako, abenduaren 23rako iragarri dute Roald Dahlen "Sorginak" mintzagai izango duten saioa.
Mota horretako 2024ko azken hitzorduaz gain, Sutegitik irten gabe, beheko erakustaretoan, 2024ko Usurbilgo uzta ikusgai jarriko dute udal liburutegikoek urtarrila hasierara arte; agurtzear dugun urte honetan kaleratu diren usurbildarren edota herri honekin loturarik duten sorkuntza lanen bilduma.
Sutegi udal liburutegiaren urte amaierako deialdiak
Gabonetan zehar...
2025ko Usurbilgo uzta ikusgai Sutegiko erakustaretoan.
Abenduak 23, astelehena
11:30 Irakurketa solasaldia 11 urtetik gorakoentzat. Roald Dahlen "Sorginak" izango dute mintzagai.
Zehaztasunak: "Irakurle, seguru asko oso pertsona serio eta formala zara eta ez duzu sorginengan sinesten. 'Utikan, asmazio horiek!', esaten duzu serio asko. Sorginen kontu horiek guztiak ez dira txoriburuen gorabeherak besterik. Sorginak! Puaf! Kontu aldrebesagorik! Bada, sentitzen dugu esan beharra, baina egon badaude. Irakurri besterik ez duzu, bestela, Roald Dahl-en liburu hunkigarri hau: berehala pasatuko zara zure irribarre ironiko horretatik sorpresara, eta sorpresatik gorputz guztia dardarizoka jarriko dizun trantze urdurira. Sorginengan ez duzula sinesten? Bada, beldurti baten aitzakia da hori, liburu hau irakurtzera ausartzen ez den kakajario batena".
Oharra: saio horietan parte hartu nahi dutenentzat liburuak eskuragarri Sutegin bertan.
Ekitaldiotarako izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.