Igande haizetsua izan dezakegula ohartarazten ari da Euskalmet meteorologia agentzia. Izan ere, abisu horian izango gara gaur, abenduaren 22an, eguerditik gauerdira. "Arratsaldeko lehen orduetan mendebaldeko haizea ipar-mendebaldera aldatu eta indartu egingo da, eta kostaldean haize-boladak 80-90 km/h ingurukoak izan daitezke. Bestalde, baliteke mendi inguruetan haize-boladak 80 km/h ingurukoak izatea", ohartarazi du Euskalmet-ek.
Haizearekin batera, datozenak egun euritsuak izango ditugu. Igande honetan, hilaren 22an, Euskalmet-en arabera, "zerua oso hodeitsu egongo da. Goizean, euri txikia egingo du noizbehinka; egunaren bigarrenean zatian euri txikia egingo du, ertaina zenbait tokitan. Mendebal-osagaiko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin; eguerdi partean ipar-mendebaldetik finkatuko da eta indarra hartuko du, bolada oso gogorrekin. Tenperatura maximoak gutxi igoko dira".
Astelehenean ere berdintsu. "Zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Prezipitazio txikia egingo du, egunaren lehen partean zenbait tokitan ertaina. Ipar-mendebaldeko haize bizia ibiliko da, bolada gogorrekin; arratsaldetik aurrera indarra galduko du. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak nahikoa jaitsiko dira".
Asteartean, "zerua oso hodeitsu edo estalita egongo da. Euri txikia egingo du. Ipar/ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogor batzuekin; arratsaldean indarra galduko du. Tenperatura minimoetan aldaketarik ez eta maximoak gutxi igoko dira".
Informazio eguneratua, euskalmet.eus bidez jaso dezakezue.