Gabonak 2024-25

Euria tarteko, bira laburtuko dute Olentzerok eta Mari Domingik

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 24a, 07:02

Euria tarteko, ohiko ibilbidea laburtu egingo dute Mari Domingik eta Olentzerok.

Astelehenean Aginagan eginiko lehen harreraren ondotik, bira betean segiko dute Mari Domingik eta Olentzerok gaurkoan, abenduaren 24an, baina aldaketekin. Izan ere, euri zaparradak tarteko, ohiko ibilbidea aldatu eta laburtzea erabaki dute antolatzaileek. Ez dira Kalezartik abiatuko, Oiardo kiroldegitik baizik, aurreikusia zegoena baino geroago.

Helmuga ez da izango Dema plaza, euria tarteko, frontoia baizik.


Mari Domingiri eta Olentzerori harrera
Abenduak 24, asteartea
Santuenean:
18:00 Olentzero eta Mari Domingiren etorrera Santuenean.
Antolatzailea: Santuenea Kultur Elkartea.

Herri erdigunean:
18:15 Oiardo kiroldegitik abiatuko dira.
18:30 Ekitaldia frontoian.
Zehaztasunak: "Olentzero eta Mari Domingi etorriko dira galtzagorri, joaldun, adar-jole eta trikitilarien laguntzarekin. Haurrak agurtu, haien nahi eta eskaerak entzun, eta mendira itzuliko dira gauean etxe guztietara iritsi ahal izateko.  Plazan, umeek Olentzero eta Mari Domingirekin argazkia ateratzeko aukera izango dute. Abenduaren 12tik aurrera postontziak jarriko dira herriko hainbat gunetan, gutunak jaso ahal izateko".
Antolatzaileak: herritarrak, eragileak eta Udala elkarlanean.