Gabonak

Yolanda Arrietarekin, irakurketa solasaldi goxoan

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 23a, 11:33

Urteko azken irakurketa solasaldia egin dute gaur goizean udal liburutegian.

Plan eder askoa gaur goizean Sutegin. Kanpoko euritik eta hotzetik urrun, giro goxo askoan egin dute udal liburutegian, urteko azken irakurketa solasaldia. Herrikide batek, Yolanda Arrietak bideraturiko saioan, Roald Dahlen "Sorginak" hartu dute ahotan.

Jaiegunak
Urteko azken ekintza honekin jaiegunen atarian da Sutegi udal liburutegia. Abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1an eta 6an itxita egongo da. Baita asteotako larunbatetan ere. Gainerakoan, ohiko ordutegian zabalduko dute: goizez, 10:00-13:00 artean (astelehenetik larunbatera) eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean (astelehenetik ostiralera). Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

2024ko Usurbilgo uzta
Gogoan izan, bestalde, Sutegi udal liburutegiak abian duela baita beste ekimen bat ere, urtarrilaren 7ra arte ikusgai izango duzuen Usurbilgo 2024ko sorkuntza uzta. Mahai batean bildu eta kultur-etxeko erakustaretoko leihora begira jarri dute, azken hamabi hilabeteotan usurbildarrek edo haien parte hartzearekin plazaraturiko sorkuntza lanak.

2024ko Usurbilgo sorkuntza uzta
Literatura

-"Lamiak eta emagina" (Denonartean): Ixabel Agirresarobe-Mattin.
-"Etxe bat norberarena" (Alberdania): Yolanda Arrieta.
-"Gutunak birramamari" (Denonartean): Yolanda Arrieta-Concetta Probanza.
-"Xurde" (NOAUA! K.E:): Ainara Azpiazu Aduriz, 'Axpi'.
-"Artxibo biluzia" (Metrokoadroka): Joan Mari Torrealdai bekan saritua.
-"Mikroipuinak" (Elkar): Idoia Torregarai-Zaldieroa.
-"Lina Plastilina: istripu handia": Izaro Artoia-Josevisky.

Bestelako argitalpenak
-"La censura gobernativa y el libro vasco" (Jakin): Juan Mari Torrealdai.
-"Zumetaren Usurbil" katalogoa.
-"Ilargia eta landareak" (Argia): Jakoba Errekondo-Olariaga.
-"Kosmetikoak sendabelarrekin" (Argia): Garbiñe Larrea-Ibai Arrieta.

Musika
-Ameba, 'Munduari'. CD.
-Zaparra, 'Azal berritzen'. CD.
-Delirium Tremens, '...ta nora?'. CD (Haritz Harreguy usurbildarra da taldeko gitarrajolea).

Ikusentzunezkoak
-'Usurbil'58', DVD-USB: NOAUA! Kultur Elkartea.

Oharrak
Lan hauek eskuragarri dituzue Laurok eta Lizardi liburudendetan, Aitzagan edota Sutegi udal liburutegian.