Elkargunea dugu herri bizitzako protagonista egunotan, bilgune honetako kide diren eragileek antolaturiko topaketei esker. Barrura begira, orain arteko lankidetzari segida eman eta bide horretan sendotzen segitzea da asmoa, egitasmoa bera eraikitzen jarraitzea. Baina herriarekin ere partekatu nahi dute bideratzen ari diren lanketa.
Elkargunea zer den, non duen jatorria, bilgune hau osatzen duten eragileak zeintzuk diren eta zertan aritzen diren... Orain arte eginiko ibilbidea ezagutu nahi baduzue, egunotan Sutegiko erakustaretoan duzue hitzordua. Xehetasun guztiokin, irudi eta testu bidezko erakusketa ondu dute Elkarguneko kide diren Kulturguneak, Ziortzak, Gaztelekuak eta Aztarrika gazte asanbladak.
Bakoitzak du bere txokoa, jada urteak lanean daramaten lau eragileek haien jarduna erakusteko eremu propioa dute egunotan Sutegiko erakustaretoan; azkena, denen artean eraikitzen ari diren Elkargunearentzat gorde dute. Eraikitze bidean izan arren, orain arte bideratu duten lankidetza oparoaren eta eginiko urratsetan antzematen da, sortze prozesu betean egon arren, jada egina duten ahalegina.
Gaur ireki duten erakusketa datozen egunotan, abenduaren 24an eta 26an izango duzue ikusgai ordutegi honetan Sutegin:
"Gero bat gaurdanik: Elkargunea eraikitzen"
Abenduak 24, asteartea
11:30-14:00 Elkarguneko eragileen erakusketa Sutegiko erakustaretoan.
Abenduak 26, osteguna
11:30-14:00 Elkarguneko eragileen erakusketa Sutegiko erakustaretoan.
Antolatzaileak: Kulturgunea, Ziortza, Aztarrika, Gaztelekua.