Gabonak 2024-25

Hurbilago San Silbestre herri lasterketan online izena emateko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 27a, 09:21

Ostiralera arte eman ahalko da izena online abenduaren 31ko herri lasterketarako. Egun horretan ere frontoian apuntatzeko aukera egongo da.

Abenduaren 31n izango den Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketan izena emateko azken egunak dituzue honako hauek. Izan ere, antolatzaileek ohartarazia dutenez, abenduaren 27ko arratsaldeko 14:00ak arte apuntatu ahalko zarete online hitzordu horretan, esteka honen bidez; Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa

Esteka horretako formularioa osatuta eman ahalko duzue izena. Online bidezko izen-ematea ez baduzue egiten, lasterketa egunean ere horretarako aukera izango da; abenduaren 31n hain zuzen, arratsaldez, 16:00-16:30 artean, frontoian bertan.

Izen-ematen dutenen artean, lasterketa amaieran sariak irabazteko aukera izango da, baita tartean, mozorrotzen direnentzat ere. "Lasterketaren amaieran, parte hartzaile guztien artean sariak zozketatuko dira Hurbilagoren eskutik. Mozorrorik onenak sari berezia izango du!", iragarri du Hurbilago elkarteak.

Bi itzuli
Herri merkataritzaren eta ostalaritzaren alde lasterka eginez urtea festa giro alai eta aldarrikatzailean agurtzeko gonbita egingo digu aurtengoan ere aipatu herri bilguneak. Sektoreotako saltoki gehienak biltzen dituen Usurbilgo Kaxkoko eremuari bi itzuli emanez, herriko ostatalarien eta merkatarien bilgunearen izena daraman San Silbestre Herri Lasterketa antolatu dute abenduaren 31rako. Arratsaldeko 17:00etan abiatuko da frontoitik. Aipatu moduan, bi itzuli emango zaizkio herriko merkatalguneari. 

Hurbilago San Silbeste Herri Lasterketa
Abenduaren 27ra arte
14:00ak arte,
izen-ematea online esteka honen bidez: https://siadeco.inkstapp.eus/index.php/211363?lang=eu

Abenduak 31, asteartea
16:00-16:30
Lasterketarako izen-ematea frontoian.
17:00
Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketa frontoitik.
Lasterketaren amaieran, opariak zozketatuko dira partaideen artean. 

Antolatzailea: Hurbilago elkartea.