Aztarrika, Kulturgunea, Gaztelekua eta Ziortza, eragileok osatzen duten Elkargunea eraikitzen jarraitzeko topaketak antolatu dituzte egunotarako. Zikloaren azken txanpa gaur. Ostegun honetarako, abenduaren 26rako antolatu dituzte azken hitzorduak.
Hasteko, goiz partean, garatze bidean duten herri egitasmo hau hobekiago ezagutzeko aste hasieran Sutegin irekitako erakusketa bisitatu ahalko duzue azken aldiz. Elkargunea osatzen duten herri eragileak sakonago ezagutu ahalko dituzue baita.
Arratsalde partean, urgentziazko gai bati egingo diote tartea topaketa hauen baitan; etxebizitzaren arazo larriari. Horretarako, Usurbilgo lehen Etxebizitza Asanblada Herritarra deitu dute Ugartondoko belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioan, Txirikordan.
Arratsalde berean, sormen tailerrak ere antolatu dituzte Potxoenean eta Zumarten. Egunotako topaketei askari eder baten bueltan emango diote amaiera.
"Gero bat gaurdanik: Elkargunea eraikitzen"
Abenduak 26, osteguna
11:30-14:00 Elkarguneko eragileen erakusketa Sutegiko erakustaretoan.
17:00 Txirikorda: Usurbilgo lehen Etxebizitza Asanblada Herritarra (Txirikorda eta Aztarrika).
17:30 Sormen tailerra (Kulturgunea, Gaztelekua, Ziortza): antzerkia (Jontxu Martinez) eta eskulangintza (EITI), Anuk eta Elene solasaldi musikatua.
Amaieran, merendola.
Antolatzaileak: Kulturgunea, Ziortza, Aztarrika, Gaztelekua.