Elkarrizketa berezia zalantzarik gabe, Euskal Telebistak asteburuan eskainitakoa. Izan ere, astero moduan, bertsolaritzari lotutako "Hitzetik Hortzera" programa eskaini zuen euskarazko kateak. Astero elkarrizketatu bat izaten dute saioan; abenduaren 21ekoan, Idoia Torregarai Martija Usurbilgo umoregilea izan zen gonbidatua.
Elkarrizketa berezia izan zen, Mirari Martiarena baita programako aurkezlea. Binakako bakarrizketa hainbat Euskal Herri osoan barrena eskaintzen bidelagun dira Martiarena eta Torregarai azken urteotan; "Bakean dagoena bakean utzi" "Luze edo Motz", "Ztandap"...
Elkarrizketa, gainera, azaroaren 30ean Euskararen Galan parte hartu zuen leku berean eskaini zuen umoregile herrikideak; Aginagako Eliza Zaharra Elkargunean. Elkarrizketarako abiapuntua, Bilboko Bertso Zientzia saioa izan zen. Izan ere, hitzorduko aurkezle lanetan aritu zen Torregarai.
Esteka honetan duzue elkarrizketa osorik entzungai eta ikusgai: Hitzetik Hortzera