Gaur arratsalderako deitu dute Usurbilgo lehen Etxebizitza Asanblada Herritarra gurean aurrekaririk ez duen Ugartondoko belaunaldiarteko etxebizitza komunitarioan, Txirikordan. Eta zein leku hobeagorik etxebizitzaren arazo larri eta oinarrizkoaz hitz egiteko.
Mahai ingurua osatu dute bertaratutako hainbat herritarrek eta dinamika ezberdinen bidez, etxebizitzaren egoera mahai gaineratu dute. Bakoitzak bere esperientzia pertsonalak azaldu ditu, eta ondoren, egungo arazoaz hitz egin eta konponbide posibleak erakusteko dinamika batzuk egin dituzte.