Ez dira gutxi izan arratsaldean Potxoeneara hurbildu diren gaztetxoak. Kulturguneak, Ziortzak eta Gaztelekuak aisialdirako parada bikaina proposatu die gaztetxoei gabonetako arratsalde honetarako. Helduak etxebizitzaren egoera larriaz hizketan ari ziren bitartean, gaztetxoek bi tailer izan dituzte aukeran: antzerkia eta eskulangintza.
Potxoenean egin dituzte bi deialdiak, eta jendetza hurbildu da. Ganbaran, eskulangintza tailerrean giltzatakoa egin dute ia 60 gaztetxok EITI artista eta monitoreek adierazitako pausoak jarraituz. Haria eta metalezko uztaitxoa, ez dute besterik behar izan. Powerpointa ere lagungarri izan dute pausoak banan-banan eta behar bezala emateko. Kontzentrazioa eta trebezia izan dira nagusi.
Sotoan, berriz, dozena erdi bat gaztetxok antzerkiaz gozatzeko aukera izan dute. Jontxu Martinezek gidatu du tailerra, eta gorputz adierazpena lantzeko jardueretan oinarritu dute ekimena eta arratsalde bikaina pasatzeko aukera izan dute.