Elene eta Anuk musikari bikotearen solasaldi musikatuarekin amaitu da "Gero bat gaurdanik: Elkargunea eraikitzen" zikloa. Abestiak kantatzeaz gain, hurbildu diren gaztetxoen galderei erantzun diete musikariek. Galdera sorta zabala izan dute erantzuteko, denak euren musika ibilbide eta gustuei buruzkoak: nola sartu ziren musika munduan, zein musikari dituzten eredu, zein musika mota entzuten duten, zein diren euren abesti gustukoenak... Halako kontuak izan dituzte hizpide abesti eta abesti artean.
Amaitzeko, mokadutxo bat jateko aukera izan dute merendolan. Hala, amaitutzat eman dute "Gero bat gaurdanik: Elkargunea eraikitzen" zikloa.