Gabonak 2024-25

Gabonetako Haur Parkea zabalduko dute etzi

Noaua Aldizkaria 2024ko abenduaren 31

Haur eta gaztetxoen jolastoki erraldoia ostegun honetan, urtarrilaren 2an irekiko dute Oiardo kiroldegian.

Oporraldi betean diren gaztetxoentzako aisialdiko hitzordu zikloak ez du etenik izango atseden egun hauen azken txanpan ere; tartean, gabonetako haur parkea programatu dute. Oraingo honetan, urtarrila hasieran izango da, ohi bezala, hiru egunez, Oiardo kiroldegian, 2-12 urte artekoentzat. Kiroldegiko kirol pista jolastoki erraldoian bilakatuko dute hiru egunez, hilaren 2tik 4ra.

Segidan duzue haur eta gaztetxoei zuzenduriko datozen ekimenen berri:

Gaztetxoentzako ekitaldien eskaintza
Urtarrilak 2-4, ostegunetik larunbatera
11:00-13:00 / 16:30-19:30 Gabonetako Haur Parkea Oiardo kiroldegian.
Sarrera: doan.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala.

Urtarrilak 5, igandea
Erregeen kabalkada:
11:00 Eskutitz tailerra eta muralaren irekiera.
12:00 Postariaren etorrera eta jolasak postariekin.
12:30 Postariari eskutitzak eman.
17:00 San Estebandik irteera.
19:30 Frontoira iritsi.

Antolatzailea: Ziortza Gazte Elkartea.