Gabonak 2024-25

Zerbitzu murrizketak berriz, jaiegunotan ere

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 31a, 08:40

Datozen jaiegunotan ere zenbait zerbitzu eten edo murriztuko dira urtero moduan. Lerrootan dituzue xehetasunak.

Udal zerbitzuak
Jaiegunetako funtzionamendua izango dute udal zerbitzuek urtarrilaren 1ean.

Sutegi udal liburutegia
Abenduaren 31n eta urtarrilaren 1an eta 6an itxita egongo da, baita asteotako larunbatetan ere. Gainerakoan, ohiko ordutegian zabalduko dute: goizez, 10:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:00-19:30 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Oiardo kiroldegia
Liburutegiaren antzera, abenduaren 31n, urtarrilaren 1ean eta 6an itxita egongo da. Gainerako egunetan ohiko ordutegian zabalduko dute:
-Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
-Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
-Igande eta jai egunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi

KzGunea
Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra itxita egongo da KzGunea. Abenduan arratsaldez zabaldu ostean, urtarrilaren 7tik aurrera, goizez irekiko dute, 9:00-13:00 artean. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net

Euskotren
Abenduaren 31ko azkeneko tren zerbitzuak:
-Usurbildik Donostiarantz: 19:54, 20:24, 20:54.
-Usurbildik Oriorantz: 18:34, 19:04, 19:34, 20:04.

Urtarrilaren 1eko zerbitzu bakarrak:
-Usurbildik Donostiarantz: 13:24, 18:24, 19:24, 20:24, 21:24, 22:24, 22:54.
-Usurbildik Oriorantz: 11:04, 17:04, 18:04, 19:04, 20:04, 21:04, 22:04.

Informazio gehiagorako:
-Euskotren: euskotren.eus / 944 333 333.

Lurraldebus
UK09 (Zumaia-Donostia):
-Abenduaren 31ko azken zerbitzua: 20:15ean Usurbildik Donostiarantz, 20:45ean Usurbildik Oriorantz.
-Urtarrilak 1: goizez zerbitzu bakarra (11:10ean Usurbildik Donostiarantz eta 12:30etan Usurbildik Oriorantz) eta arratsaldez, ohiko jaiegunetako zerbitzua 18:10etatik aurrera Usurbildik Donostiarantz eta 18:30etatik aurrera Usurbildik Oriorantz.

BU02 (Usurbil-ospitaleak)
-Abenduaren 31ko azken zerbitzuak: 19:45ean Usurbildik ospitalerantz eta 20:30ean ospitaletik Usurbilerantz.
-Urtarrilak 1: igandeetako ordutegia.

BU10 (Usurbil-Hernani)
-Abenduaren 31ko azken zerbitzua: 20:15ean Usurbildik Hernanirantz eta 19:55ean Hernanitik Usurbilerantz.
-Urtarrilak 1: Usurbildik Hernanirantz 16:15-21:15 artean ohiko zerbitzua eta Hernanitik Usurbilerantz 16:55-21:55 artean ohiko zerbitzuak.

Informazio gehiagorako:
-Lurraldebus: lurraldebus.eus / 900 300 340.