Gabonek magia asko dute ez? Gaur Euskal Herriko bost mago elkartu dira magia egiteko Usurbilen aurrean. Baina kontuz, magia da, ez da zientzia, hau da, ez da pentsatzeko, ondo pasatzeko da. Oier Agirresarobe mago usurbildarrak parte hartu eta gidatu du ekitaldia eta bost mago gonbidatu ditu gurera: Eneko Gutierrez Legazpitik, Maria Arandia Errenteritik, Iago Azkue Azapeititik, Oier Jurado Markinatik eta Oier Agirresarobe Usurbildik.
Herritarra arduratu da aurkezle lanak egitera eta magiaz gozatzeko aukera bikaina izan da Sutegira hurbildu diren haur eta gazteentzat.