Gabonak 2024-25

Andoni DJ-arekin dantzan harrera 2025ari

Noaua Aldizkaria 2024ko abe. 31a, 08:59

Urte berria musika giro bizian estreinatzeko aukera gaur Usurbilen.

Gauerdiko kanpai hots entzutetsuenak bizi eta gero, bat baino gehiagok izango du kalera atera eta urte berriari parranda giroan harrera egiteko asmoa. Usurbilen ez da festa girorik faltako. Izan ere, urtero moduan DJ batek girotuko du urte berriko lehen gaua. Usurbilgo herri bizitzari 2025ean ekiten lehena, Andoni DJa izango da.

Berak musikatuko du urtezahar gau hau Usurbilgo frontoian. Goizaldeko 1:00ak aldera hasiko du Udalak antolaturiko saioa "Tintz_dj"-ak. Instagramen jaso dezakezue bere berri: @Tintz_dj