Arratsaldeko bostak aurretik jendea elkartzen joan da frontoiaren bueltan. Bazen bai parte hartzeko gogoa, baina azken unean, are gehiago batu dira. Jendetza bildu du aurten ere Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketak.
Irudiotan ikus dezakezuen moduan, abenduaren 31 honetan, urtea herri merkataritzaren alde lasterketa egitea hautatu dutenen artean giro ederra, festarako gogoa eta kolorea ere nabari zen. Izan ere, parte hartzaile bat baino gehiago mozorrotu da aurtengoan ere. Gabonez gain inauteri kutsua ere izan du urteko azken hitzordu honek. Kasu batzuetan osagarriak baliatu dituzte mozorrotzeko, beste kasu batzuetan, goitik behera eraldatu dira lasterkariak. Irudiotan, aurtengo Hurbilago San Silbestre Herri Lasterketako parte hartzaileak: