2025ari begira

Hamalau jaiegun aurtengo egutegian

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 2a, 09:10

2025ean izango ditugun jaiegunen berri duzue lerrootan.

Hamalau jaiegun ofizial izango ditugu, estreinatu berri dugun 2025. urte honetan. Haietatik hamabi Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak onartu zituen iragan apirila amaieran. Beste bat, Gipuzkoako Foru Aldundiak hautatzen du; uztailaren 31 izango da aurtengoan ere.

Azkenik, udal bakoitzak udalerri mailako jaiegun bat aukeratu ahal du baita. Iragan maiatzaren 30ean eginiko osoko bilkuran, ohi den moduan, 2025ean ere Usurbilen uztailaren 2a jaieguna izendatzea erabaki zuen udalbatzak. Honenbestez, honako hauek izango dira aurtengo jaiegun ofizialak:

2025eko jaiegunak
Urtarrila: 1, 6.
Apirila: 17, 18, 21.
Maiatza: 1.
Uztaila: 2, 25, 31.
Abuztua: 15.
Azaroa: 1.
Abendua: 6, 8, 25.

Bi aldaketa
Gainerakoan, Jaurlaritzak finkaturiko jaiegunei dagokienean, aldaketa pare bat iragarri dituzte; urriaren 12a ez da ageri zerrenda horretan. Izan ere, 2025ean, igandez egokituko da. Bestalde, 2024an igandez, baina urte honetan, astelehenez egokituko den abenduaren 8a jaiegun izendatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Betiko moduan, erlijio ospakizunei nahiz Espainiako naziotasunari lotutako jaiegunak nagusituko dira jaiegun horien artean.