Gabonak 2024-25

Usurbilgo 2024ko sorkuntza uzta ezagutzeko azken egunak

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 3a, 08:48

Urtarrilaren 7ra bitarte egongo da erakusketa ikusgai. Bertan, Usurbilgo artistek argitara emandako lanak topatuko dituzue.

Sutegiko erakusleihoa sorkuntzarena izaten ari da asteotan. Izan ere, urtero moduan, agurtzear dugun 2024 honetan kaleraturiko sorkuntza lanen bilduma ikusgai izango duzue asteotan; zehazkiago esanda, usurbildarren sortze lanak. Segidan dituzue zerrendatuak:

2024ko Usurbilgo sorkuntza uzta
Literatura

-"Lamiak eta emagina" (Denonartean): Ixabel Agirresarobe-Mattin.
-"Etxe bat norberarena" (Alberdania): Yolanda Arrieta.
-"Gutunak birramamari" (Denonartean): Yolanda Arrieta-Concetta Probanza.
-"Xurde" (NOAUA! K.E:): Ainara Azpiazu Aduriz, 'Axpi'.
-"Artxibo biluzia" (Metrokoadroka): Joan Mari Torrealdai bekan saritua.
-"Mikroipuinak" (Elkar): Idoia Torregarai-Zaldieroa.
-"Lina Plastilina: istripu handia": Izaro Artoia-Josevisky.

Bestelako argitalpenak
-"La censura gobernativa y el libro vasco" (Jakin): Juan Mari Torrealdai.
-"Zumetaren Usurbil" katalogoa.
-"Ilargia eta landareak" (Argia): Jakoba Errekondo-Olariaga.
-"Kosmetikoak sendabelarrekin" (Argia): Garbiñe Larrea-Ibai Arrieta.

Musika
-Ameba, 'Munduari'. CD.
-Zaparra, 'Azal berritzen'. CD.
-Delirium Tremens, '...ta nora?'. CD (Haritz Harreguy usurbildarra da taldeko gitarrajolea).

Ikusentzunezkoak
-'Usurbil'58', DVD-USB: NOAUA! Kultur Elkartea.

Oharrak
Lan hauek eskuragarri dituzue Laurok eta Lizardi liburudendetan, Aitzagan edota Sutegi udal liburutegian.