Bi hilean behin lehen astelehenetan izaten da odol-ematea Usurbilen, urtarrilean, martxoan, maiatzean, uztailean, irailean eta azaroan. Baina gabonak eta Usurbilgo jaiak tarteko, urtarrileko eta uztaileko hitzorduak atzeratu ohi ditu Odol-Emaileen Elkarteak. Aurten, gainera, urtarrileko lehen astelehena, hilaren 6a izango da, jaieguna. Honenbestez, astebete geroago izango da odol-ematea, hilaren 13an, betiko toki eta ordutegian; Udarregi ikastolako erdiko aretoan, 16:30-20:10 artean. Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira. Gogoan izan, odola emateko bete beharreko baldintza nagusiak zeintzuk diren:
-Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
-18-65 urte artean izatea.
-50 kilotik gora pisatzea.
-12 urte baino lehenago hepatitisa izan, kolesterol maila altua izan, baraurik egon ez edota ohiko botikaren bat hartzen baduzu ere, odola eman dezakezu.
-Emakumezkoek urtean gehienez hiru aldiz eman dezakete odola, gizonezkoek gehienez lautan. Odol emate baten eta hurrengoaren artean, gutxienez bi hilabeteko tartea igarotzen utzi beharra dago. Informazio gehiagorako: donantesdesangre.eus
50 urte
Datorren odol-ematea testuinguru berezi askoan egingo da. Izan ere, mende erdiko ibilbidea osatu du Usurbilgo Odol-Emaileen Elkarteak eta ospatu zein aldarrikatzera doaz. 2025. urtean sartu berritan zenbait ekimen antolatu ditu herri eragile horrek; batetik, aipaturiko odol-ematea.
Odola emateko egun berean, 50. urtemuga honi lotutako erakusketa bat egitekoak dira Sutegin. Bi asteko iraupena izango du. Haren itxiera eguna, herriko odol-emaileak protagonista izango dituen ospakizunarekin egokituko da. Odola hainbat alditan emandako herritar talde bat eskertu eta omenduko dute, urteroko bazkariaren bueltan. Otordu hau irekia izaten da; omendu eta odol-emaileez gain, edonor joan daiteke. Horretarako, ordea, aurrez izena eman beharko da.
Xehetasun gehiago lerrootan eta urtarrileko lehen aldizkarian:
Urtarrilak 13, astelehena
-16:30-20:10 Odol-ematea Udarregi ikastolako erdiko aretoan. Aurrez odola eman dutenei hitzordua finkatuko zaie. Lehen aldiz odola ematen dutenek dei dezatela 943 007 884 telefono zenbakira.
Urtarrilak 13-26
50. urtemugako erakusketa Sutegin.
Urtarrilak 26, igandea
14:00ak aldera, bazkaria eta odol-emaileentzako oroigarrien banaketa Artzabal jatetxean. Otordurako izena aurrez eman beharko da telefono zenbakiotako batean: 943 363 102 (Agustina) / 619 125 644 (Mari Jose).
Antolatzailea: Usurbilgo Odol-Emaileen Elkartea.