Gabonak

Gabonetako Parkeaz gozatzeko azken eguna

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 4a, 10:35

Larunbat honetan, urtarrilaren 4an itxiko du Usurbilgo Udalak Oiardo kiroldegian kokaturiko Gabonetako Parkea.

Ostiral arratsalde honetako irudiak dituzue segidan, itxuraldatutako Oiardo kiroldegian jasotakoak. Izan ere, bertako kirol pista egunotan gaztetxoenen jolastoki handian bilakatu du Usurbilgo Udalak. Gabonetako Parkea zabalik da ostegun goizaz geroztik. Larunbat honetan, urtarrilaren 4an irekiko dute azken aldiz, ordutegi honetan: goizez, 11:00-13:00 artean eta arratsaldez, 16:30-19:30 artean.

2-12 urte artekoei zuzenduriko parkerako sarrera, doakoa izango da. Jolastoki honetan tamaina aldetik begi-bistakoak diren puzgarrietan jauzika aritzeko aukera izango dute, futbolinean, bideo jolasetan aritzekoa, eskulanen tailerrean sormena ere landu ahalko dute...