Abenduaren 20an argitaratu genuen 2024ko azken astekaria. Aurreko bi ostiraletan, hilaren 27an eta urtarrilaren 3an ez genuen astekaririk izan. Estreinatu berri dugun 2025. urteko lehen aldizkaria aste honetan, urtarrilaren 10ean edo egun horren bezperatan jasoko duzue zuen postontzietan.
Hurrengoa, urtarrilaren 17an argitaratuko dugu. Ordurako oharrik baldin baduzue, ohiko bideotatik helarazi ditzakezue, urtarrilaren 10a baino lehen: erredakzioa@noaua.eus / 943 360 321 / Bordaberri, 3.
Egutegia
Aipatu moduan, abenduaren 20an jaso zenuten azken NOAUA!, ohi baino mardulagoa. Izan ere, asteotako deialdien berri jasotako gabonetako gehigarria ere argitalpen horrekin batera eskuratu ahal izan zenuten, baita 2025. urteko egutegia ere, herriko txoko ezberdinetako argazkiekin. Ohi bezala, Zaloa Arnaiz Ibarguren arduratu da irudiez eta egutegiaren diseinuaz.
Horrez gain, errefusa noiz bilduko den zehazten duen Usurbilgo Udalaren egutegia ere jaso zenuten argitalpenokin batera; 2025 eta 2026ko bilketa egunen berri izango duzue hartara.