Jaiegunok igarota, zerbitzuak ohiko ordutegian berriz

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 7a, 08:40

Egunerokotasunera itzuliko garen egun honetan, ohiko ordutegia izango dute baita zerbitzuek ere.

Sutegi udal liburutegia
Gaurtik, urtarrilaren 7tik ohiko martxara itzuliko da Sutegi udal liburutegia. Zenbait jaiegun eta larunbatetan itxita egon ostean, astelehenetik larunbatera goizez, 10:00-13:00 artean irekiko dute berriz eta astelehenetik ostiralera, arratsaldez, 16:00-19:30 artean. Informazio gehiago: biblioteka@usurbil.eus/ 943 360 693 / Irazu, 14 / 688 625 477 (whatsapp zerbitzua).

Gaztelekua
12 urtetik gorakoei zuzenduriko udal zerbitzu hau, astelehen eta ostegunetan 16:30-19:00 artean eta larunbatetan, 16:00-19:00 artean irekitzen dute. Informazio gehiago bertan (San Inazio, 3) jaso ahalko da edo gaztelekuausurbil@gmail.com helbidera idatzita.

Kzgunea
Abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra arte itxita egon ostean, gaur, hilaren 7an, zabalduko dute berriz KzGunea. Dakizuenez, hilero txandaka irekitzen dute goizez edo arratsaldez. Abenduan 16:00-20:00 artean ireki zuten. Aldiz, gaurtik, hilaren 7tik 31ra 9:00-13:00 artean izango da zabalik. Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net


Oiardo Kiroldegia
Urtea estreinatzearekin batera, 2025eko jaiegunen egutegia zehaztu du Oiardo kiroldegiak. Aurten, maiatzaren 1ean, uztailaren 2an, abuztuaren 1etik 17ra eta abenduaren 24an, 25ean eta 31n itxita egongo da. Igandeetako ordutegian irekiko dute, bestalde, apirilaren 17an, 18an eta 21ean, azaroaren 1ean eta abenduaren 3an eta 8an.

Ordutegiari dagokionean, urtarriletik ekainera eta irailetik abendura ordutegi bat izango du Oiardo kiroldegiak eta, ohi bezala, uda partean beste bat:

Urtarrila-ekaina eta iraila-abendua
Lanegunak: 07:00-22:00 (igerilekua 21:45).
Larunbatak: 09:00-21:30 (igerilekua 21:15).
Igande eta jaiegunak: 09:00-13:30 (igerilekua 13:15).

Uztaila-abuztua
Lanegunak: 07:00-20:15 (igerilekua 20:00).
Larunbatak: 09:00-13:00 (igerilekua 12:45).
Igande eta jaiegunak: 09:00-13:30 (igerilekua 12:45).

Informazio gehiagorako:
943 37 24 98
kirola@usurbil.eus
bpxport.es
Facebook: @oiardokiroldegia
Twitter: @oiardokiroldegi


Garbigunea
Atallu industriagunean kokatua dagoen zerbitzua ordutegi honetan irekitzen dute:
-Irailaren 15etik uztailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 eta 16:00-18:50 artean zabalik; larunbatetan, 09:00-12:50 artean irekiko dute. Igande eta jai-egunetan itxita.
-Uztailaren 15etik irailaren 15era: astelehenetik ostiralera, 10:15-12:50 artean eta 16:00-18:20 artean. Larunbatetan, 09:00-12:50 artean. Igande eta jai-egunetan itxita.

Euskotren

Irailaren 9az geroztik, "neguko" ordutegia indarrean du Euskotrenek. Ordutegia esteka honetan kontsulta dezakezue: euskotren.eus
Informazio gehiago:
euskotren.eus
944 333 333

Bus-taxia
Usurbil erdigunea, auzo eta landa eremuarekin lotzen duen Bidez Bide zerbitzuaren ordutegia hemen kontsulta dezakezue: Bidez Bide . Informazio gehiagorako deitu 630 643 596 telefono zenbakira.

Lurraldebus

Irailean sartzearekin batera, "neguko"  ordutegia jarri zuen martxan Lurraldebusek. Esteka honetan kontsulta dezakezue ordutegia: Lurraldebus, ordutegia
Informazio gehiagorako:
900 300 340
lurraldebus.eus