2025ari begira

Urteko lehen ikastaroetan izena emateko aukeraa

Noaua Aldizkaria 2025eko urtarrilaren 9a

2025. urte berri honetako lehen trebakuntza saioetan izena emateko aukera duzue dagoeneko.

Kzgunea
Urtarrilaren 31ra arte goizez zabalduko dute KzGunea, 9:00-13:00 artean. Otsaileko bi ikastaroetan izena emateko aukera duzue. Hona hemen, KzGunera datozen trebakuntza saioen berri:
-Otsailak 3-14, 18:00-20:00 “Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi”.
-Otsailak 17-28, 18:00-20:00 “Ofimatika tresnak-LibreOffice”.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net
kzgunea.eus

Xake tailerra
Urtarrilaren 24rako antolatu dute, 17:30etan Sutegi udal liburutegian. "Saio honetan, xakearen oinarriak erakutsi edota errepasatuko dira, eta torneotxo bat egingo dugu denon artean". 6 urtetik gorako haurrei zuzenduriko hitzordua izango da.

Alkartasuna kooperatiba
"Etorkizuneko sagastiak: mentu-oin berriak: Geneva belaunaldia" izena du Alkartasuna kooperatibak eta Sagardoaren Unibertsitateak urtarrilaren 23rako 18:00etan Potxoenean antolaturiko aurtengo lehenengo ikastaroak. "Txertaketa belaunaldi berri honen ezaugarri nagusiak azalduko dira: gaixotasunekiko duen erresistentzia handiagoa da, ekoizpen handiagoak lortzen ditu eta lurraren nekea ez du pairatzen". Aitor Etxeandiak bideratuko duen saiorako izena doan eman ahalko da bideotatik: 943 361 114 / alkartasuna.eus