Zazpi urte betetzear dira Joxan Artze zendu zenetik. Sortzaile usurbildarra oroitu eta omentzeko aukera izango da beste behin, Usurbilgo Udalaren eskutik. Izan ere, 2018ko urtarrilean bertan, Usurbilgo Udalak usurbildarren esku jarritako erregistro liburua berriz ere herritarron eskura jarriko du urtemuga honetan, omenaldi hori idatziz eskaintzeko. Ohitura hari segida eman nahi diote modu horretan, bera zendu zenetik zazpi urte betetzear diren honetan.
Horregatik, ostiral honetatik hurrengo asteartera, urtarrilaren 10etik 14ra, Sutegi udal liburutegian zuen eskura izango duzue liburu hau, Artzeri zuen hitzak, marrazkiak... gogoko duzuen hori liburuko orrialde txurietan islatzeko. Gogoan izan, ordutegi honetan izango duzue zabalik Sutegi udal liburutegia:
-Astelehenetik ostiralera: 10:00-12:00/16:00-19:30.
-Larunbatean: 10:00-13:00.
Ondoko argazkiko liburua da lau egunez, eskuragarri izango duzuena.