Aste honetarako iragarri ditu 2025ari begirako lehen deialdiak Kalezarko Pelaioenean kokaturiko Emakumeon Etxeak; sexu-aholkularitza zerbitzua edota aholkularitza juridiko eta psikosoziala eskainiko dute, hurrenez hurren bi astean behin eta hilero egiten duten moduan. Zerbitzuok baliatzeko aurrez eskatu beharko da hitzordua.
Datorren otsailaren 23an Donostian egingo den 35. Lilatoia elkarrekin prestatu eta parte hartzeko deia egin zuen Emakumeon Etxeko talde sustatzaileak abendu hasieran. Ordutik, gutxienez 44 emakumeek eman zuten izena. Igaro berri dugun ospakizun zikloaren ondotik, izena emandakoekin entrenatzen hasteko deia ere egina zuten. Aste honetan hastekoak dira prestaketa saioekin; aurrerantzean, asteazkenero elkartuko dira, Garazi Artolak zuzenduriko prestakuntza saioetan.
Bestalde, "Hitz Esana" emanaldia eskainiko du Mejillon Tigre kolektiboak urtarrilaren 18an. Gonbidapenak usurbilkultura.eus plataforman eskura ditzakezue dagoeneko.
Emakumeon Etxeko programazioa
Urtarrilak 13, astelehena
17:00-19:00 Sexu-aholkularitza zerbitzua: adin guztietako Usurbilgo herritarrei zuzendutako zerbitzua, sexualitatearen inguruko zalantzei erantzuteko.
Hitzordua eskatzeko: 943 377 112 / emakumeonetxea@usurbil.eus
Urtarrilak 15, asteazkena
15:00-18:00 Aholkularitza juridiko eta psikosoziala, ikuspegi feministatik.
Hitzordua eskatzeko: 943 377 112 / emakumeonetxea@usurbil.eus
18:00-19:00 Asteazkeneroko Lilatoirako entrenamenduen hasiera, Emakumeon Etxetik. Garazi Artolak gidatuko ditu.
Urtarrilak 18, larunbata
19:00 "Hitz Esana" emanaldia, Mejillon Tigre kolektiboaren eskutik.
Zehaztasunak: "Spoken word formatua darabilen poesia-emanaldia da Hitz Esana. Ahoz gora esateko idatzitako poesia da; errepikari erritmoari eta hitzen soinuari arreta berezia ematen dion poesia; entzulearekin zuzen-zuzenean komunikatu nahi duen poesia; gorputzaz ahazten ez den poesia; esan egiten den poesia; momentuan gertatzen den poesia. Zeharkatzen gaituzten bizipenak piezen muinean kokatzea: etxebizitza, sexu-indarkeria, gorpuztasuna, idoloak...".
Gonbidapenak: usurbilkultura.eus plataforman eskuragarri dituzue.
Liburutegi feminista
Informazio gehiago:
Facebook: Usurbilgo Emakumeon Etxea
Twitter: @UsurbilEmakumea
Instagram: @usurbilgoemakumeonetxea
E-posta: emakumeonetxea@usurbil.eus
Telefono zenbakia: 943 371 112.
Ordutegia:
-Astelehen, asteazken eta ostiraletan: 10:00-13:00.
-Astearte eta ostegunetan: 10:00-13:00 / 17:00-20:00.
Helbidea: Belmonte kalea, 8 (Pelaioenea).