Joxan Artze oroitzeko azken orduak

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 13a, 09:26

Sortzaile usurbildarra zendu zenetik zazpi urte bete berri diren honetan, Joxan Artze oroitzeko aukera duzue Sutegi udal liburutegian, guztion eskura jarritako erregistro liburuaren bidez.

Zazpi urte bete berri dira, Joxan Artze zendu zenetik. Sortzaile usurbildarra oroitu eta omentzeko aukera izango da beste behin, Usurbilgo Udalaren eskutik. Izan ere, 2018ko urtarrilean bertan, Usurbilgo Udalak usurbildarren esku jarritako erregistro liburua berriz ere herritarron eskura jarri du urtemuga honetan, omenaldi hori idatziz eskaintzeko. Ohitura hari segida eman nahi diote modu horretan, bera zendu zenetik zazpi urte betetzear diren honetan.

Horregatik, asteartera arte, urtarrilaren 14ra arte, Sutegi udal liburutegian zuen eskura izango duzue liburu hau, Artzeri zuen hitzak, marrazkiak... gogoko duzuen hori liburuko orrialde txurietan islatzeko. Gogoan izan, ordutegi honetan izango duzue zabalik Sutegi udal liburutegia:
-Astelehenetik ostiralera: 10:00-12:00/16:00-19:30. 
-Larunbatean: 10:00-13:00.

Ondoko argazkiko liburua da, egunotan eskuragarri izango duzuena.