Danbor hotsen asteburuan gara. Igande gauetik astelehen gauera etenik gabeko 24 orduko jai giroan murgilduko da Donostia. Izan ere, urtarrilaren 20an ospatuko dute urteroko San Sebastian Eguna. Horregatik, ohi bezala, tren zerbitzua indartuko du Euskotrenek. Hala, igande gauetik astelehen goizera arte ez da tren zerbitzua etengo; gau osoan, orduero ibiliko da joan-etorrian trena Usurbildik Donostiarantz nahiz Oriorantz. "Euskotrenek, gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du, “San Sebastian Egunean” sortzen diren joan-etorriak errazteko. Gaueko trenak gau osoan zehar ibiliko dira, urtarrilaren 19tik 20ra, Donostia (Amara) eta Zumaia artean, E2 Hendaia-Lasarte/Oria – Hendaia eta E5 Altza-Donostia/Amara-Altza lineetan", ohartarazi du Euskotrenek.
Hala, "Euskotrenen zerbitzu bereziaren helburua jaiaz gozatzeko garraio publikoaren alternatiba bat eskaintzea da". Horregatik, "Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatu die trenez bidaiatuko duten pertsonei".
Astelehenean, bestalde, Donostiako jaiegun nagusi hau tarteko, hiri erdiguneko ohiko geltokietatik ez da igaroko Donostia Usurbilekin lotzen duen autobus zerbitzua. "Irteerak Federico Garcia Lorcatik" egingo direla ohartarazi du Lurraldebusek.
Urtarrilaren 19tik 20rako gaueko tren zerbitzuak
Igandean eta astelehenean ohiko jaiegunetako eta lanegunetako zerbitzuak eskainiko ditu Euskotrenek hurrenez hurren. Hala, igandeari dagokion azken zerbitzua 22:54an eskainiko du Donostiarantz eta 22:04an Oriorantz. San Sebastian Eguna tarteko, ordea, gauez tren zerbitzuak etenik gabe eskainiko ditu Euskotrenek Gipuzkoako hiribururantz (23:54an hasita) nahiz Oriorantz (22:50ean hasita), astelehen goizetako ohiko zerbitzuei ekin arte:
-Usurbildik Donostiarantz: 22:54, 23:54, 00:54, 01:54, 02:54, 03:54, 04:54, 05:54, 06:24...
-Donostitik Usurbilerantz: 21:50, 22:50, 23:50, 00:50, 01:50, 02:50, 03:50, 04:50, 05:20, 05:50...
-Usurbildik Oriorantz: 22:04, 23:04, 00:04, 01:04, 02:04, 03:04, 04:04, 05:04, 05:34, 06:04...
Informazio gehiagorako:
euskotren.eus
944 333 333