Txotx 2025

Sagardotegietan tokia hartzeko garaia

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 16a, 21:14

Aginaga, Usurbil eta Zubietako sagardotegi gehienak zabalik dira eta falta direnak zabaltzear. Lekua erreserbatzeko garaia da, honenbestez.

Txotx bolada berrian gara dagoeneko. Bildu ahal izan ditugun datuen arabera, inguruotako sagardotegi gehienak zabalik dituzue. Irekia dago Aginaga sagardotegia. Urtarrilaren 11n izan zuten txotx irekiera Zubietako Iruinen, Santueneko Aialde Berrin eta Aginagako Urdairan.

Ostegun honetan, Saizarren txanda izan da. Zubietako Araeta izango da irekitzen azkena; urtarrilaren 7tik 23ra arte itxita izango dutela iragarri dute sare sozialen bidez. Hilaren 24an irekiko dute.

2025eko txotx bolada

Aginaga sagardotegia 

Helbidea: Aginaga auzoa.
Telefono zenbakia: 943 36 67 10.
Web orria: https://aginagahotela.com/eu/sagardotegia/

Aialde-Berri sagardotegia 
Helbidea: Santuenea 37.
Telefono zenbakia: 943 365 031.
Web orria: aialdeberri.eu

Araeta sagardotegia
Helbidea: Berridi bidea 22, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 362 049.
E-posta: araeta@araeta.com
Web orria: araeta.com

Arratzain sagardotegia
Helbidea: Arratzain Bide kalea, 21.
Telefono zenbakia: 623 460 819.
E-posta:  info@arratzain.eus
Web orria: arratzain.eus

Iruin sagardotegia
Helbidea: Petritza bidea 12, Zubieta.
Telefono zenbakia: 943 361 229.
E-posta: info@iruinsagardotegia.com
Web orria: iruinsagardotegia.com


Saizar sagardotegia
Helbidea: Kalezar, 39.
Telefono zenbakia: 943 37 39 95/ 943 364 597.
Web orria:  www.sidrassaizar.com
E-posta: sidreria@sidrassaizar.com

Urdaira sagardotegia
Helbidea: Urdaira baserria, Aginaga.
Telefono zenbakia: 943 372 691.
E-posta: info@urdairasagardotegia.com
Web orria: urdairasagardotegia.com