Aurretik, ordea, azkenaurreko emanaldia eskaini dute, urtez urte harremana sendotzen joandako Galizarekin. Gogoan izan, hango Loita Amada eta NAO taldeekin batera eskaini izan dituzte emanaldiak usurbildarrak bisitan joan izan direnean, baina baita galizarrak gure artera etorri izan direnean ere.
Asteburuan herrikideak izan dira bertan. "Asteburu hau Odolaren Mintzotarrontzat opari bat izan da", berri eman dute haien sare sozialen bidez. Nabarmendu dutenez, "beti izan da Galiza guretzako laino moduko bat. Talde herrikoi txiki bat izan arren, harreman handia sortu dugu, eta Euskal Herriko gure errealitatetik haratago dauden esperientziak bizi izan ditugu".
Eskertza bikoitza
Eskertza mezua helarazi diete baita, bidelagun izandako talde galizarrei. Bide batez, "Azkenak" zikloko azken kontzerturako gonbita egin dute. Izan ere, larunbat honetan, Usurbilen eskainiko dute, azkenetan azkena. "Datorren larunbatean ospatuko dugu azkena. Gogoratu sarrerak aurretik erosteko azken eguna asteazkena dela", ohartarazi dute.
Odolaren Mintzoa: "Azkenak" agur jaialdia
Eguna: urtarrilak 25, larunbata.
Egitaraua:
Bazkalaurretik, Elektropapo herria girotzen.
13:30 Ekitaldia eta bazkaria Agerialdeko jantokian.
Ondoren, Anuk eta Elene.
17:30 Kontzertuak frontoian: Viafara, Hysteria, Zaparra, Mihise, Txiskeroak, Ameba, Rukula, Odolaren Mintzoa, Dj Jotatxo.
Bitartean, Ernairen aldeko txozna solidarioa.
Sarrerak eskuragarri: Aitzagan eta Txirristra tabernan nahiz usurbilkultura.eus plataforman.
Prezioak:
-Kontzertuetarako sarrera: 10 euro.
-Kontzertuetarako eta bazkarirako sarrera: 25 euro.