Zumarte 40 urte

"Katedraleko mezarekin" hasi dira Zumarteren 40. urteurrena ospatzen

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 25a, 09:40

 Aurten 40 urte beteko ditu Zumarte Musika Eskolak eta hori ospatzeko urtean zehar ekitaldi ugari antolatuko dituzte. Horien artean lehena atzo arratsaldean Salbatore elizan eskainitako "Katedraleko meza" ikuskizuna.

Easo Gazte eta Easo Kapera Gregorianista abesbatzak hartu zuten Salbatore elizan protagonismoa, eta nolaez, munduan horren ezaguna den herriko organoak. Ana Belén García organo-joleak atera zion soinua elizako organo dotoreari. Ikuskizunak jende ugariri eman zion arreta eta eliza ia erabat bete zuten.