"Azkenak"

Azken bazkaria, Aitzaga elkartekoen eskutik

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 25a, 19:06

Aitzaga elkarteak sukaldatu eta zerbitzatu du Odolaren Mintzoa taldekoen "Azkenak" jaialdiko bazkaria.

Auzolanean ari dira bideratzen Odolaren Mintzoa taldekoen "Azkenak" jaialdi egun berezi hau. Herriko musikariak inplikatu dira Jokin Irastorza, Luken Arkarazo, Beñat eta Joanes Txuekak osaturiko taldearen agurreko festan. Eguerdian hasi dituzte azkenetan azkena izango den kontzertu egun honi lotutako ospakizunak, Udarregi ikastolako jangelan eginiko bazkariarekin.

Otordua bera ere auzolanean bideratu dute, Aitzaga Elkarteko kideen eskutik. Haiek sukaldatu dute usain ezin gozoagoa zerion bazkaria, baita zerbitzatu ere.