"Azkenak"

Anuk eta Eleneren ahots eta doinuek girotu dute bazkalostea

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 25a, 19:00

Bazkaloste girotua izan dute, Odolaren Mintzoa taldekoen agurreko jaialdikoek. Anuk eta Elene aritu dira Udarregiko jangelako festa giroa pizten.

Nola ez, musikaz blaitutako egitaraua prestatu dute Odolaren Mintzoa agurtzeko larunbat honetan, urtarrilaren 25ean Usurbilen ospatzen ari diren "Azkenak" jaialdiko antolatzaileek. Eguerdiaz geroztik ez du etenik, musikak, baina batez ere herri sorkuntzak. Larunbat iluntze eta gau parte honetan zehar frontoian egingo duten moduan, eguerdian, Udarregi ikastolako jangelan eginiko bazkalostea ere musikatua izan da. Anuk eta Elene arduratu dira tarte hori girotzeaz. Gogotik jarri dituzte abesten eta zenbait uneetan baita dantzan ere otordurako bildutakoak.

Euskal kantutegiari errepaso ederra eman diote. Eta nola ez, amaitzeko, baita gaur agurtzen ari diren Odolaren Mintzoari ere keinua egiteko baliatu dute hitzordua. Taldearen hainbat kanten zati josi eta kate modukoa sortuz segidan abestu dituzte. Amaieran, nola ez, gaurko jaialdiari izena eman dion "Azkenak" kantatu dute.