"Azkenak"

Herri sorkuntza oparoa oholtzaratu du Odolaren Mintzoaren azken agurrak

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 26a, 13:14

Usurbilgo musika taldeen artean agurtu du Odolaren Mintzoak bere ia bi hamarkadako ibilbidea.

Viafara, Hysteria, Zaparra, Mihise, Txiskeroak, Ameba edota Rukula. Usurbilgo izen propioak, herri sorkuntzarenak ditugu. Inoiz ez bezala, gau bakar eta berean denak ikusi eta entzuteko aukera izan zuten larunbat gauean frontoira joandakoek.

Izan ere, Usurbilgo herri sorkuntza oholtzaratu du bart gaueko jaialdiak. Sorkuntza sare horretatik gaurtik desagertua den Odolaren Mintzoa agurtu eta omentzen izan ziren. Kontzertuen gunera joandakoek, aipatu moduan, Usurbilek duela hamarkada askotatik duen sorkuntza eskaintza zabala modu bateratuan izan zuen aurrez aurre, formatu benetan dinamikoan gainera.

Hain zuzen, bi oholtza jarri zituzten frontoian. Etenik gabe aritu zen talde bakoitza bere emanaldia eskaintzen, bata bestearen segidan. Kontzertu gau bizi eta dinamikoa eskaini zuten guztiek.

Tokiko sorkuntzaren kontzertu gau gogoangarria izango dena bizi izan da bart frontoian.