Odol emaileen Eguna

Hainbat herritar omendu dituzte Odol Emaileen Egun honetan

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 26a, 17:08

Odol Emaileen Egun honetan hainbat herritar omendu dituzte azken urteetan odol emate mordoa egiteagatik.

Bazkari bikain baten inguruan egin dute ohi bezala omenaldia. Aurten, Artzabal jatetxea hautatu dute horretarako. Behin bazkaria amaituta, zozketa txiki bat egin dute bertaratutakoen artean, eta ondoren, sariak banatu dituzte odol emateen arabera. Herritar sarituen arten, emakumeak nagusi aurten. Denak ez dira bazkarian izan, baina protagonista batzuk elkartu dira.

25 odol emate

Ana Maria Aizpurua Zabala

Elisabet Aperribai Basterretxea

Maria Isabel Izaguirre Beloqui

Elena Rikondo Saenz

 

40 odol emate

Mertxe Aizpurua Izagirre

Araitz Maeztu Maiz

Josune Urkola Larrarte

 

60 odol emate

Ane Agirre Arruti