Palestinar herria gogoan hasi dute urtea kantuan

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 27a, 09:14

Hamasei urte bete dituen Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak abiatu berri du ikasturte berria, asteleheneroko entsegu saioekin eta larunbatean izandako 2025eko lehen kantu-jirarekin.

Berriz hasi dira kantuan. Urte amaierako ospakizunen ondotik, ohiko jardunera itzulia da Usurbilgo Euskal Kantu Taldea, asteleheneroko entsegu saioekin. Hamasei urte betetako bilguneak ekin dio ikasturte berriari.

Horrez gain, plazaratzen ere hasiak dira berriz. Ondoko irudiotan ikusi ahal duzuen moduan, larunbatean kalez kale ibili ziren kantuan hileroko ohiturari segida emanez.

Palestinar herriari babesa eskainiz aritu ziren, euria tarteko, aterpean egin behar izan zuten kantu-jiran.

Adi, hurrengo asteotarako deialdi gehiago iragarri ditu eta Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak. Asteleheneroko ikastaroarekin batera, otsailaren 4rako Santa Ageda bezperako kantu-jira berezia antolatu dute. Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzune berritik abiatuko dute bira iaz estreinakoz egin bezala:

Kantu Taldearen hurrengo deialdiak
Astelehenero
18:00-19:00
Ikastaroko saioak Agerialdeko musika gelan.

Otsailak 4, asteartea
18:00
Santa Ageda bezperako kantu-jira Egurtzegitik abiatuta. Baserritar jantziekin eta makila eskuartean parte hartzeko deia.

Otsailak 22, larunbata
12:00
Kantu-jira Mikel Laboa plazatik.

Antolatzailea: Usurbilgo Euskal Kantu Taldea.