Eskertza mezua helarazi du igandeko Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probaren antolakuntza taldeak, sare sozialen bidez. Elur, hotz edota euri askorik ez, bereziki haizea izan dute bidelagun aurten, Usurbilen bildutako ehunka txirrindularik, baina proba egin ahal izan zuten behintzat.
Mikel Laboa plazatik abiatutako parte hartzaileek ibilbide motz nahi luzea osatu zuten guztiek. Andatzatik bueltan itzuli ziren frontoiko helmugara.
Jai kutsua du lehiakorra ez den ekimen honek. Antolatzaileek probaren alderdiok goraipatu dituzte. "Andatza mendiaz disfrutatzea, prestatutako ibilbideaz disfrutatzea, laguntzaileek emandako produktuak dastatzea, laguntzaileek emandako produktuen zozketan parte hartzea (deskontu bonoak, arropa, bazkariak...). Txalekoa ere parte hartzaile guztiek izango duzue eta garrantzitsuena: izaten dugun giro paregabeaz gozatzea!", nabarmendu dute antolatzaileek.
Eskertza
Igandeko ekimenaren hamahirugarren edizioa igarota, eskertza mezua helarazi dute Irisasi BTT Hotzak Akabatzen probaren antolatzaileek. "IRISASI aurrera eramaten laguntzen gaituzten boluntario guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu", adierazi dute sare sozialen bidez.

Nabarmendu duten moduan, "haien laguntzarik gabe, ezingo genuke aurrera eraman. Urtero-urtero laguntzeko prest egoten dira, ezer eskatu gabe trukean". Horregatik, "dortsalak banatzen egoten direnei, anoa guneetan egoten direnei, sukaldariei, opariak banatzen daudenei, bidegurutze bakoitzean egoten zaretenoi, argazkilariei... Haien laguntzaz da IRISASI den bezalakoa. Milesker!".