Negua liburutegian

Xake topaketarekin batera, "Azalerako Ipuinak" Sutegin

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 28a, 08:53

Ostiral honetako xake topaketarekin batera, haur txikientzako "Azalerako Ipuinak" saioa programatu du Sutegi udal liburutegiak egunotarako.

Iaz ere antolatu zuten halako topaketa bat eta "interes handia piztu zuenez, aurten ere antzeko bat eskaintzea merezi duela pentsatu dugu". Horren haritik, Saioa Bikandiren eskutik, "Azalerako Ipuinak" izeneko saioa programatu du Sutegi udal liburutegiak otsailaren 5ean, 17:30etan liburutegian bertan.

"Giro lasaia eta atsegina sortuko dugu ukimena, ipuinak, poemak, kantuak, jolasak, liburuak... baliatuz. Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate ireki bat izan baitaitezke", azaldu dute antolatzaileek.

0-3 urte artekoei eta haien guraso edota zaintzaileei zuzenduriko hitzordua hiru ordu laurden ingurukoa izango da. Antolatzaileek plaza kopurua mugatua izango dela ohartarazi dute. Horregatik, izena aurrez eman beharko da, liburutegian bertan.

Lehenago, gogoan izan, hirugarren xake topaketa egingo dute ostiralean:

Sutegi udal liburutegiaren deialdiak
Urtarrilak 31, ostirala
17:30-19:00
3. Xake Topaketa: LH 5etik aurrerakoentzat, 10 urtetik gorakoentzat.
Oharra: parte hartzeko xakean jokatzen jakin behar da. Parte hartzaileek elkarrekin jokatuko dute.

Bideratzailea: Breogan Estévez, Sutegi udal liburutegiko liburuzain laguntzailea eta xake jokalaria.

Otsailak 5, asteazkena
17:30 Saioa Bikandiren eskutik, "Azalerako Ipuinak".
Iraupena: 45 minutu.
Nori zuzendua: 0-3 urte arteko haurrei eta haien guraso edota zaintzaileei.
Izen-ematea: liburutegian.
Oharra: plaza kopuru mugatua.

Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian bertan.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.