Negua liburutegian

Xake topaketa gaur

Noaua Aldizkaria 2025ko urt. 31a, 07:08

Ostiral honetako xake topaketarekin batera, haur txikientzako "Azalerako Ipuinak" saioa programatu du Sutegi udal liburutegiak egunotarako.

Xakean trebatu eta jolasteko aukera ederra hilabete honen amaieran Sutegi udal liburutegian. Hirugarrenez, jolas honi buruzko tailerra eta topaketa antolatu ditu Sutegi udal liburutegiak urtarrilaren 24rako eta 31rako. Gaurkoa, beraz, azkena. Oraingo honetan parte hartzeko "xakean jokatzen jakin behar da, zuzenean torneo bat jokatuko baita”, ohartarazi dute udal liburutegitik.

Sutegi udal liburutegiaren deialdiak
Urtarrilak 31, ostirala
17:30-19:00
3. Xake Topaketa: LH 5etik aurrerakoentzat, 10 urtetik gorakoentzat.
Oharra: parte hartzeko xakean jokatzen jakin behar da. Parte hartzaileek elkarrekin jokatuko dute.

Bideratzailea: Breogan Estévez, Sutegi udal liburutegiko liburuzain laguntzailea eta xake jokalaria.

Otsailak 5, asteazkena
17:30 Saioa Bikandiren eskutik, "Azalerako Ipuinak".
Iraupena: 45 minutu.
Nori zuzendua: 0-3 urte arteko haurrei eta haien guraso edota zaintzaileei.
Izen-ematea: liburutegian.
Oharra: plaza kopuru mugatua.

Martxoak 10, astelehena
19:00 25. Gaztelerazko solasaldia, Ana Merino herrikideak gidatua. Monika Zgustovaren "Soy Milena de Praga" aztertuko da bertan.
Oharra: liburua aurretik irakurri nahi dutenek, aleak eskuragarri liburutegian.

Martxoak 18, asteartea
18:30 Ander Izagirreren eta Zuhaitz Gurrutxagaren "Subcampeón" liburuaren aurkezpen-solasaldia. Egileak bertan izango dira.
Oharra: liburua aurretik irakurri nahi dutenek, aleak eskuragarri liburutegian.

Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian bertan.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.