"Azalerako Ipuinak" gaztetxoenentzat asteazken honetan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 5a, 10:55

Haur txikientzako "Azalerako Ipuinak" saioa programatu du Sutegi udal liburutegiak otsailaren 5erako.

Iaz ere antolatu zuten halako topaketa bat eta "interes handia piztu zuenez, aurten ere antzeko bat eskaintzea merezi duela pentsatu dugu". Horren haritik, Saioa Bikandiren eskutik, "Azalerako Ipuinak" izeneko saioa programatu du Sutegi udal liburutegiak asteazkenean, otsailaren 5ean, 17:30etan liburutegian bertan.

"Giro lasaia eta atsegina sortuko dugu ukimena, ipuinak, poemak, kantuak, jolasak, liburuak... baliatuz. Entzumena, kontaktua, ikusmena, usaimena eta dastamena literaturarako ate ireki bat izan baitaitezke", azaldu dute antolatzaileek.

0-3 urte artekoei eta haien guraso edota zaintzaileei zuzenduriko hitzordua hiru ordu laurden ingurukoa izango da. Antolatzaileek plaza kopurua mugatua izango dela ohartarazi dute. Horregatik, izena aurrez eman beharko da, liburutegian bertan.

Sutegi udal liburutegiaren deialdiak
Otsailak 5, asteazkena
17:30 Saioa Bikandiren eskutik, "Azalerako Ipuinak".
Iraupena: 45 minutu.
Nori zuzendua: 0-3 urte arteko haurrei eta haien guraso edota zaintzaileei.
Izen-ematea: liburutegian.
Oharra: plaza kopuru mugatua.

Martxoak 10, astelehena
19:00 25. Gaztelerazko solasaldia, Ana Merino herrikideak gidatua. Monika Zgustovaren "Soy Milena de Praga" aztertuko da bertan.
Oharra: liburua aurretik irakurri nahi dutenek, aleak eskuragarri liburutegian.

Martxoak 18, asteartea
18:30 Ander Izagirreren eta Zuhaitz Gurrutxagaren "Subcampeón" liburuaren aurkezpen-solasaldia. Egileak bertan izango dira.
Oharra: liburua aurretik irakurri nahi dutenek, aleak eskuragarri liburutegian.

Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian bertan.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.

Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian bertan.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.