Santa Ageda bezpera

Zaintzadun eremuak lotu ditu Udarregiko DBH-koen kalejirak

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 4a, 14:04

Egurtzegi edota Artzabal lotu ditu Udarregi ikastolako DBH-koek goiz partean eginiko Santa Ageda  bezperako kalejirak.

Lurrari deiadar egiteko eguna dugu, Santa Ageda bezpera hau. Goizetik iluntzera, lurrean emandako makil hotsez eta kopla giroz joango zaigu otsailaren laugarren hau. Bazkalaurretik Usurbilgo erdigunea girotzen aritu dira ondoko irudiotan ikus dezakezuen moduan, Udarregi ikastolako DBH ziklokoak.

Zaintzadun bi eremu lotu ditu oraingoan, urtero egin ohi duten kalejirak. Abiapuntua, Kalezarko zaintzadun etxebizitzen auzunea izan dute, Egurtzegi. Bertako egoiliarrei koplaka aritu zaizkie. Gero, handik behera trikitilari eta panderojoleak bidelagun zituztela, Artzabalen egin dute hurrengo geltokia, Gure Pakea elkartekoen egoitza atarian.