Santa Ageda bezpera

Herri erdigunea koplaz blaitu dute Udarregiko LH-koek

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 4a, 17:39

Bazkalostean irten dira Santa Ageda bezpera ospatzera, Udarregi ikastolako Lehen Hezkuntzako ziklokoak. Herri erdigunea kopla giroz blaitu dute.

Astearte goizean DBH-koek egin bezalaxe, LH-koek hartu dute lekukoa bazkalostean. Kalejiran irten dira Santa Ageda bezperako ospakizunen harira. Zenbait geldialdi egin dituzte bidean; besteak beste, Atxegalden, udaletxe atarian edota Askatasuna plaza parean. Tokian tokiko bizilagun edota udal ordezkariei zuzenduriko koplak sortu eta abestu dituzte, ezagunak ditugun egun honetako abestiekin batera.