Giro eguzkitsua lagun, astearte bazkalostean kalez kale irten dira Udarregi ikastolako LH zikloko ikasleak Santa Ageda bezperako ospakizunaren harira. Helmuga frontoia izan dute eta bidelagun berriak baita. Izan ere, HH ziklokoak batu zaizkie bira horren amaierara. Bi ziklo hauetako ikasle eta irakasleek amaiera bateratua eman diote otsailaren laugarren honetako deialdiei.
Frontoia bete dute kantariek eta haiek ikustera joandako senide eta lagunek. Lurra gogotik esna zedin gogotik aritu dira kolpeka eskuartean zituzten makilekin, koplatan ari ziren artean.