Aste hasieraz geroztik, zabalik izango da bi astez 2025-26 ikasturterako aurrematrikulatzeko epealdia. Testuinguru horretan, ate irekien eguna antolatu du Usurbilgo eta Lasarteko institutu Oriartek, asteazken honetan, otsailaren 5ean, 18:00-19:00 artean, Landaberri eraikinean.
Udarregi ikastola
Gernika ibilbidea, 11
943 36 12 16
udarregi.eus
usurbil@ikastola.eus
Aginagako Herri Eskola
943 372 044
012261aa@hezkuntza.net
Oriarte BHI
943 899 494
info@oriarte.eus
oriarte.eus
Oharra: ate irekiak, otsailaren 5ean, 18:00-19:00 artean Landaberri eraikinean.
Zubietako eskola
Learritze 52, 20160 Zubieta
943 372 931
012219aa@hezkuntza.net edo zubieta@eskolatxikiak.org
www.zubieta.eskolatxikiak.org
Egutegia
Gogoan izan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak 2025-26 ikasturterako matrikulazio kanpainari buruzko xehetasunak plazaratu zituen urtarrilaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren bidez.
Bertan zehaztuak ditu Jaurlaritzak, "Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2025-2026ko ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onarpen-epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere".
Segidan duzue, eskaerak aurkeztu eta onartzeko prozesua zehazten duen egutegia. Bertan ikus daitekeen moduan, astelehen honetan irekiko dute 2025-26 ikasturterako aurrematrikulazio epea.
Egutegia
-Urtarrilaren 31ra arte: Ikastetxeko Eskola Kontseiluak emandako puntuazioaren irizpideak zehaztea.
-Otsailaren 3tik 14ra: eskabideak eta egiaztagiriak aurkeztea.
-Otsailaren 14ra arte: eskabideak aldatu eta zuzentzea.
-Martxoaren 5a: eskatzaileen zerrenda argitaratzea (Martxoaren 13ra arte: kontsultak egitea eta erreklamazioak aurkeztea).
-Martxoaren 5a: onarpen-prozesuaren hasiera.
-Martxoaren 18a: behin-behineko zerrendak argitaratzea (Kontsulta: martxoaren 25era arte).
-Martxoaren 25era arte: behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak ikastetxeko Eskola Kontseiluan eta eskabidean atzera egitea.
-Apirilaren 15a: behin betiko zerrenden argitalpena (Kontsulta: maiatzaren 26ra arte).
-Apirilaren 25a: Hezkuntzako lurralde-ordezkariek esleitutako plazen zerrendak argitaratzea (Kontsulta: maiatzaren 26ra arte).
-Maiatzaren 26ra arte: behin betiko zerrendei eta lurralde-ordezkariak esleitutako lanpostuen zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzea lurralde-ordezkariaren beraren aurrean.
-Maiatzaren 2tik 9ra: estatistika-datuak grabatzea. Halaber, irailean, Hezkuntza Saileko estatistika-unitateek adierazten dieten epean baliozkotu beharko dituzte matrikularen behin betiko estatistika-datuak, aplikazio informatikoan.
-Irailaren 12ra arte: itxarote-zerrendaren indarraldia, plazen erreserbaren iraunaldia eta ikasleak onartzen direla bermatzeko lurralde batzordeen indarraldia.