Iazko, hau da, 2024ko laugarren eta azken hiruhilekoari dagokion ura, estolderia eta hondakinen tasa ordaintzeko garaia heldu dela jakinarazi du Usurbilgo Udalak, asteazken honetako, otsailaren 5eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Tasa horri lotutako errolda onartu du Udalak eta jendaurrean ikusgai jarriko du kontuhartzailetzan bihartik, hilabetez. Horrez gain, aipatu moduan, borondatez ordaintzeko epea ere jada zabalik dagoela berri eman du Udalak eta hala segiko duela martxoaren 3ra arte.
Egutegia
Gogoan izan, urriaren 10ean hasieraz onartu eta urte amaierarako behin betiko onartu zituen Usurbilgo Udalak, urte honetan indarrean izango diren 2025eko ordenantza fiskalak. Hala jakinarazi zuen Udalak abenduaren 13ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez. Bertan, besteak beste, urte berri honetarako tasa, zerga eta prezio publikoen xehetasunak definituak ditu Udalak baita noiz zer ordaindu beharko den ere; hau da, 2025eko egutegi fiskala, segidan duzuena.
Orain, urtarrilean hasi eta abendura arte hilabetez hilabete ordaindu beharreko zerga eta tasen zerrenda biltzen du egutegi horrek eta haren ondoan, horiek ordaintzeko Udalak finkatua duen epealdia. Haietako hainbat hiru hilean behin ordaindu beharrekoak izango dira; asteroko merkatuaren erabilpen edota ura, estolderia eta hondakinei lotutako tasen kasuan. Hilero ordaindu beharrekorik ere izango da; Haur Eskolaren kuotaren kasuan. Gainerakoak, urtean behin ordaindu beharrekoak izango dira. Hemen, 2025eko egutegi fiskala osorik:
2025eko egutegi fiskala
Zerga / Tasa |
Ordain epea |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Urtarrilaren 2tik 31ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - aurreko urteko 4. hiruhilekoa |
Otsailak 1etik martxoak 1era |
Trakzio mekanikozko ibilgailuen zerga |
Martxoak 1etik apirilak 15era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 1. hiruhilekoa |
Apirilak 1etik maiatzak 2ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 1. hiruhilekoa |
Maiatzak 2tik ekainak 3ra |
Ondasun higiezinen gaineko zerga |
Maiatzak 15etik uztailak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 2. hiruhilekoa |
Uztailak 1etik abuztuak 1era |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 2. hiruhilekoa |
Abuztuak 1etik irailak 2ra |
Espaloian zehar ibilgailuak sartzea (badoa) |
Irailak 2tik urriak 1era |
Ekonomi jarduera gaineko zerga |
Urriak 1etik azaroak 1era |
Asteroko merkatuaren erabilpen tasa - urteko 3. hiruhilekoa |
Urriak 1etik 31ra |
Ura, estolderia eta hondakinak - urteko 3. hiruhilekoa |
Azaroak 1etik abenduak 2ra |
Bide publikoaren erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziagatik tasa (beladoreak, kutxazain automatikoak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |
Emakida administratiboak (Atxega jauregia, udal baratzak...) |
Azaroaren 1etik 29ra |
Haur Eskolaren hezkuntza zerbitzua |
Hilaren 5ean (hilero) |