Kadete mutilak bigarren, Euskal Ligaren bigarren fasean

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 12a, 10:15

Euskal Ligako bigarren faseko sailkapenean, bigarren postuan da Usurbil K.E.-ren kadete mutilen A taldea.

Eskubaloiko Euskal Ligako bigarren faseko kadete mutilen sailkapen orokorra plazaratu du Usurbil Kirol Elkarteak. Bigarren postuan dira A taldeko usurbildarrak. Gogoan izan, urtarrilaren 24tik 26ra Euskal Ligara igotzeko sailkapen fasea jokatu zuten Bizkaiko Trapagaranen eta Barakaldon. Aipatu moduan, egun bigarren Euskal Ligako bigarren fasean dira Usurbilgoak, bigarren postuan.

Kadete mutilen sailkapena
1-Taosa Pulpo EK
2-Usurbil K.E. A
3-Gran Camping Zarautz ZKE
4-Zaisa Bidasoa Irun
5-Muskiz Eskubaloia
6-Urkunde Elgoibar

Asteburuko partidak
Bestalde, Usurbil Kirol Elkarteak jakinarazi ditu asteburuan Oiardo kiroldegian jokatuko diren neurketak zeintzuk izango diren. Segidan dituzue partida hauen ordutegiak:


Otsailak 15, larunbata
10:00 Infantil neskak: Usurbil KE-Amama Pulpo EK
15:30 Jubenil mutilak: Usurbil KE-Urangaldeko Pulpo EK
17:30 Senior neskak: Urbil-Saizar K.E.-Tolosa CF Eskubaloia
19:30 Senior mutilak: Saizar Usurbil K.E.-Alkar Taberna Corazonistas

Otsailak 16, igandea
09:30-11:00 Eskubaloi eskola