2025eko aurrekontua edota lanpostuak onartu ditu Beterri-Buruntza Mankomunitateak

Noaua Aldizkaria 2025ko ots. 12a, 09:37

Aurtengo jardunerako aurrekontu eta lantaldea nolakoa izango den onartu ditu Usurbilgo Udala kide duen mankomunitateak.

Esaterako, udalek egin ohi duten antzera, Beterri-Buruntza Mankomunitateak ere urte honetarako aurrekontu orokorra onartu du. Guztira, 2.079.721,67 eurokoa izango da, asteazken honetako, otsailaren 12ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinarazi duenez. Gogoan izan, mankomunitate hau eskualdeko sei udalok osatzen dute; Astigarragakoa, Andoaingoa, Hernanikoa, Lasarte-Oriakoa, Urnietakoa eta Usurbilgoa.

Aurrekontu orokorrarekin batera, 2025. urterako lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa ere onartu ditu Beterri-Buruntza Mankomunitateak; guztira, zazpi lanpostuko lantaldea hain zuzen, gaurko GAO-ren bidez jakinarazi dutenez.

Erabakiok behin-betikoak dira. Izan ere, aldez aurretik behin-behinean onartuak izan ziren. Gerora, jendaurrean jarri zituzten eta tarte horretan "iolako erreklamazio edo oharpenik jaso ez denez" behin betiko onartutzat jo dira 2025. urterako aurrekontu orokorra, lanpostuen zerrenda eta plantilla organikoa.

Usurbilgoak eta eskualdeko aipaturiko beste bost udalek osaturiko mankomunitatea "elkarrekin hainbat zerbitzu eta programa eskaini eta garatzeko" sortu zuten. Bere bidez, "mankomunitatea osatzen duten udalerrien sustapen eta garapen sozioekonomikoan eta herritarren ongizatea hobetzen lagundu nahi dugu. Horretarako, lankidetza-sareak sortu nahi ditugu helburu horrekin lan egiten duten ekimen publiko edo pribatuekin".

2012tik lankidetza-protokoloa osatu ostetik, hitzarmen hau 2017an berritu eta gero, 2022ko urtarrilean sei udalek sortutako Mankomunitatearen berri zehatzago beterriburuntza.eus atarian jaso ahalko duzue.