2023az geroztik, azken bi urteotan Ingalaterrako Bournemouth futbol taldea zuzentzen ari da Andoni Iraola usurbildarra. Albiste dugu hango futbol txapelketako, hau da, Premier League-ko hileko entrenatzaile izendatu dutelako.
Ez da halako izendapen bat jasotzen duen lehen aldia; iazko martxoan ere hilabete hartako entrenatzaile izendatu zuten, taldeak izandako emaitzengatik. Oraingoan ere, urtarrila neurketa bakar bat galdu gabe amaitu du Bournemouth taldeak. Sailkapen orokorreko zazpigarren postuan da, Champions League txapelketatik hiru puntura soilik.
Talde berak jaso ditu, urtarrilari dagokion hilabeteko jokalari eta gol onenen izendapenak.
Jokalari izatetik entrenatzaile postura
Rayo Vallecano utzi eta duela bi urte heldu zen Ingalaterrara usurbildarra. Urte honetara arte, 2025. urtera arte hitzartua du Ingalaterrako "Premier League"ko talde Bournemouth taldea zuzentzeko ardura.
Aurretik, hiru urtez, Rayo Vallecano entrenatzen aritu zen, baita Bigarren Mailako Mirandes eta Zipreko AEK Larnaca taldeak.
Futbol jokalari izateari utzi zion Iraolak 2016an, ia ibilbide osoa Athletic taldean jokatu ostean. Ibilbide luzea osatu zuen Iraolak futbolari gisa. Elite mailan 12 urtez aritu zen, Athleticen. 2003-2004 denboraldian hasi zenetik 500 partida baino gehiagotan parte hartu zuen. Gero, AEB-tako New York City FC taldean aritu zen epe labur batean.
2019an hasi zuen entrenatzaile gisa bere ibilbidea; Txipreko AEK Larnaca zuzendu zuen 2020ra arte. Tarte horretan, taldea Europa Leaguen sailkatu eta Txipreko Superkopa irabaztea lortu zuen.