Alkartasuna kooperatibaren tailer formatuko hitzaldia ostegunean izango da, otsailaren 13an, 18:00etan Potxoenean. "Frutagintzan polinizazioa bermatzeko erleek duten garrantzia azalduko da”, Mattin Jauregik bideratuko duen saioan. Hitzordurako izena aurrez eman ahalko duzue 943 361 114 telefono zenbakian edo alkartasuna.eus atarian.
Hurrengo ikastaroak
Kantu ikastaroa
Usurbilgo Euskal Kantu Taldeak ikasturte berria abiarazi du. Gogoan izan, ikastaroko saioak astelehenero izaten dituzte 18:00etan Agerialdeko musika gelan. Hurrengo kantu-jira, otsailari dagokiona, berezia izango da. Hasteko, ohi bezala, otsaileko azken larunbatean ez, azken igandean egingo da; hilaren 23an. Horrez gain, bidelagun gehiago izango dituzte kanturako. Izan ere, gure artera bisitan etorriko diren Sopela Kantari eta Kilometrokantu Basauri kantu taldeekin batera ariko dira, eguerdiko 12:00etatik aurrera, Mikel Laboa plazan hasi eta herrian barrena.
KzGuneko hurrengo ikastaroak
Otsailaren 28ra arte arratsaldez zabalik izango da KzGunea, 16:00-20:00 artean. Martxoan goizez irekiko dute, 9:00-13:00 artean. Honatx aste horietan izango den ikastaroen berri:
-Martxoak 3-11, 09:00-11:00 “Smarphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi”.
-Martxoak 12-13, 09:00-11:00 “Editatu bideoak zure smartphonearekin”.
-Martxoak 14-18, 09:00-11:00 “LibreOffice Impress. Zure aurkezpenak sortu”.
-Martxoak 19-28, 09:00-11:00 “Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin”.
Informazio gehiagorako:
Kale Nagusia, 37
943 023 684
tutor.usurbil@kzgunea.net