Saioa Bikandiren eskutik, "Azalerako Ipuinak" emanaldia izan da Sutegik asteotan antolatu duen azken hitzordua. Datozenak martxorako programatu ditu; zehazkiago esanda bi solasaldi, haietako bat sorkuntza lan bat aurkezteko baliatuko dena eta komiki tailer bat.
Hitzorduotarako dagoeneko izena eman daiteke, baita aurkezpenetara joan nahi duenak aurrez irakur daitekeen liburua eskuratu ere. Hain zuzen, Monika Zgustovaren "Soy Milena de Praga" aztertuko dute gaztelerazko solasaldietako batean; bestean, Ander Izagirreren eta Zuhaitz Gurrutxagaren "Subcampeón" liburua aurkeztuko dute.
Azkenik, komiki tailerrari dagokionean, Ainara Azpiazu "Axpi"-k zuzenduko du. Segidan dituzue xehetasunak:
Sutegi udal liburutegiaren deialdiak
Martxoak 10, astelehena
19:00-20:15 25. Gaztelerazko solasaldia, Ana Merino herrikideak gidatua. Monika Zgustovaren "Soy Milena de Praga" aztertuko da bertan.
Oharra: liburua aurretik irakurri nahi dutenek, aleak eskuragarri liburutegian.
Martxoak 18, asteartea
18:30-20:00 Ander Izagirreren eta Zuhaitz Gurrutxagaren "Subcampeón" liburuaren aurkezpen-solasaldia. Egileak bertan izango dira.
Oharra: liburua aurretik irakurri nahi dutenek, aleak eskuragarri liburutegian.
Martxoak 28, ostirala
17:30-19:00 Komiki tailerra Ainara Azpiazu "Axpi"-ren eskutik.
Zehaztasunak: "Saio honetan komiki bat egiteko oinarrizko ezagutzak eta baliabideak eskainiko dira: biñetak, bokadilloak eta beste".
Nori zuzendua: LH4tik gorako haur eta gaztetxoei (DBH barne).
Izen-ematea: aurrez, Sutegi udal liburutegian bertan.
Antolatzailea: Sutegi udal liburutegia.