2025-26 ikasturterako aurrematrikulazio kanpaina ixtear dute HH, LH eta DBH zikloak eskaintzen dituzten ikastetxeek. Ostiral honetara arteko, otsailaren 14ra arteko epealdia dago tramitazio horretarako.
Aurrerago abiaraziko dute hurrengo ikasturterako matrikulazio kanpaina Lanbide Heziketan. Horri begira, urtero moduan, ate irekien egunen zikloa antolatu dute otsailetik apirilera. "2025-26 ikasturtera begira, ikasleek eta familiek gure prestakuntza eskaintza ezagutzeko gure ikastetxeko ateak zabalduko ditugu", iragarri dute.
Lehenengo saioa, hilaren 22rako iragarri dute. Hitzorduotarako izena eman daiteke jada, aipatu ikastetxeak horretarako egokituriko esteka honetan: Lanbide Eskola
Usurbilgo Lanbide Eskolako ateak zabalik
Otsailak 22, larunbata
10:00 Erdi maila.
11:30 Goi maila eta Espezializazioa.
Martxoak 25, asteartea
17:00 Erdi maila.
Martxoak 27, osteguna
17:00 Goi maila eta Espezializazioa.
Apirilak 5, larunbata
10:00 Erdi maila.
11:30 Goi maila eta Espezializazioa.
Izen-ematea eta informazio gehiagorako:
943 364 600
lhusurbil.eus